Auzoa: Amara Berri
Antso Jakitunaren hiribidea Parke kalean hasten da eta Pio XII.aren plazan amaitzen da.
Antso VI.a Gartzeitz 1133 aldera jaio zen. 1150an aita Gartzia V.a Ramiritz hiltzean, Iruñeko errege bihurtu zen. Alfontso VII.a Gaztelakoaren menpekotasuna sinatu zuen, baina 1162an Gaztelarekiko menpekotasun horretatik atera eta Nafarroako errege izendatu zuen bere burua.
Antso Jakitunaren omenezko bustoa Atarrabian. Argazkia: Wikimedia Commons
Bere erregealdian hainbat gatazka izan zituen Gaztelarekin, eta 1179an bake-ituna sinatu ondoren, zenbait hiribilduri forua eman zien, hauen merkataritza sustatzeko. Horietako bat 1180an Donostiari emandakoa izan zen. 1194ko ekainaren 27an hil zen Iruñean.
Antso VI.aren txanpona. Argazkia: Wikimedia Commons
Antso Jakitunaren hiribidearen izendapena 1950ko martxoaren 20an onartu zen.










iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina