Auzoa: Gros
Iparragirre kalea Iztueta kalean hasten da eta Zabaleta kalean amaitzen da.
Jose Maria Iparragirre 1820ko abuztuaren 12an jaio zen Urretxun. 1834an, nerabea zela, karlisten gudari talde batean sartu zen eta 1839an Frantzian erbesteratu zen. Musika ikasi zuen. 1851an Mazarredo jeneralak Londresen abesten entzun eta zigorrik gabe etxera itzuli zen.
1855ean
Tolosan preso hartu zuten eta bertan konposatu zuen "nere amak baleki"
kantu hunkigarria. Euskal Herritik alde egin eta Espainiatik bidaiatuz
Angela Kerexeta ezagutu zuen. 1858an Argentinara joan eta bertan ezkondu
ziren. 1877an bueltatu zen eta 1881an hil zen Itsason.
Iparragirreren hilobia Urretxun. Argazkia: Wikipedia
https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Urretxu_-_Cementerio,_tumba_de_Jose_Maria_Iparragirre_01.jpg
Iparragirreren hilobia Urretxun. Argazkia: Wikipedia
https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Urretxu_-_Cementerio,_tumba_de_Jose_Maria_Iparragirre_02.jpg
Ospe handiko koblakaria, bertso eta abesti famatu ugari konposatu zituen. Bereak dira Gernikako Arbola, Ezkongaietan, Hara nun diran, Agur Euskalerria (Gazte Gaztetandikan bezala ezaguna), Ume Eder Bat eta beste hainbat.
Gernikako Arbolaren letra. Irudia: Wikipedia
Iparragirre kalearen izendapena 1881ko apirilaren 23an onartu zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina