Txomin Agirre Ondarroan jaio zen 1864ko maiatzaren 4an. Gasteizko seminarioan Resurreccion Maria Azkue ezagutu eta lagun minak izan ziren. Apaiz egin zen 1888an eta Zumaiako karmeldarren kapilau destinatu zuten. Bertan geratu zen handik aurrera.
Txomin Agirre. Argazkia: Wikimedia Commons
Euskal aldizkarietan artikuluak eta ipuinak idazten hasi zen, eta ondoren, zatika, eleberriak ere argitaratu zituen. Kresala (1906) eta Garoa (1912) dira bere nobela aipagarrienak. Euskaltzaindiaren sorreran parte hartu zuen 1918an. 1920ko urtarrilaren 14an hil zen Zumaian.
Kresala liburuaren azala. Irudia: Wikimedia Commons https://commons.m.wikimedia.org/wiki/File:Kresala_azala.jpg#mw-jump-to-license
Garoa liburuaren azala. Irudia: Wikimedia Commons https://commons.m.wikimedia.org/wiki/File:Garoa_txomin_agirre_01.png#mw-jump-to-license
Txomin Agirre pasealekuaren izendapena 1992ko irailaren 21ean onartu zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina