Mastodon

martxoa 22, 2025

169. ILLARRA BIDEA / CAMINO DE ILLARRA

Auzoa: Ibaeta




Illarra bidea Berion hasten da, Aspace eta Gureak dauden eremuan. Berio pasealekura iristean eskubirako bidea egiten du Igarako industrialderuntz. Bertan, adar bat Portuetxe kalean bukatzen da, Jorge Oteiza plazaren ondoan, eta beste bat Pokopandegi kalean, Iribar kalearen parean.
 




 
Illarra bidea aintzinako Usurbilgo errepidearen parte zen. Illarra baserriaren aipamenak 1824tik ezagutzen dira. Gaur egun, Illarra bidearen 97 zenbakian Illarra erretegia aurkitzen da.
  



Illarra bidearen izendapena 1992ko azaroaren 21ean onartu zen.
 



 

martxoa 15, 2025

168. ZUBIBERRI BIDEA / CAMINO DE ZUBIBERRI

Auzoak: Ibaeta, Añorga

 


Zubiberri bidea Tolosa hiribidearen amaieran hasten da, infernua izeneko zonaldean.
 
 


 
 
Aurrerago bi adarretan banatzen da. Adar bat Zuatzu poligonora doa, Errotaburu pasealekuan amaituz.
 
 

 
 
Beste adarra garbigunetik pasa eta Atotxaerrekako Patxikuene kalera doa.
 




 
Bidearen hasieran zegoen Zubiberri etxeak ematen dio izena. XIX. mende amaieran eraikia, taberna izan zen. Batzuk diote inguruan zegoen Belen etxearen kontrako izengoiti bezala infernua deitu ziotela etxeari eta beraz, zonaldeari, baina ez dago argi.
 
 


 
Martxoaren 6an hasi ziren Infernuan auzune berria eraikitzeko lanak. Bertan geratzen ziren eraikinak botatzen hasi dira eta Zubiberri etxea eraitsi dute jada.
 


 
Zubiberri bidearen izendapena 1988ko martxoaren 23an onartu zen.
 
 

 

martxoa 08, 2025

167. PETRITEGI BIDEA / CAMINO DE PETRITEGI

Auzoa: Martutene




Petritegi bidea Martutenetik Astigarragarako errepidean hasten da, Astigarragako udalerrian, Gartziategi eta Lizeaga sagardotegien ondoren. Goruntz egiten duen bidea da, Petritegi sagardotegiruntz.
 




 
Sagardotegia pasa ondoren, ezkerrean dauden Etxetxiki eta Goikoalde etxeak dira Donostiako udalerriaren parte diren bide honetako etxe bakarrak. Bidea ondoren banatu egiten da, adar bat ur edangarrien estaziora, beste bat Txoritokieta aldera eta azkena 27. poligonora eramanez.
 




 
Petritegi bidearen izena bertan dauden baserri eta sagardotegitik dator. Baserriaren jatorria XVI. mende hasieran dago. Pedro Martinez de Igeldo, Petri Igeldokoak, Murgia jauregiko jaunari lurrak erosi zizkion eta Petritegi tolare-baserria eraiki zuen bertan.

 
Petritegi sagardotegia. Argazkia: petritegi.com
 
 
Petritegi bidearen izendapena noiz onartu zeneko aipamenik ez dut aurkitu.
 

 

martxoa 01, 2025

166. ETARTE BIDEA / CAMINO DE ETARTE

Auzoa: Zubieta




Etarte bidea Learritza pasealekuan hasten da, Aliri bidearen amaieran. Etarte errekatik gertu igaroz, goruntz egiten du, Berridi etxearen parean Berridi bidearekin topo egiten duen arte.
 




 
Gainaunditik iparraldera dagoen parajea da Etarte. Bertan Etarteko erreka jaiotzen da, Zubietako herrigunearen mendebaldetik pasatzen dena eta Oria ibaira iristen dena, Aliriko zubitik gertu. Etarte bideko 19 zenbakian Etarte etxea kokatzen da.
 
Etarte

Etarteko erreka
 
Etarteko errekaren amaiera Oria ibaian

Etarte etxea
 

Etarte bidearen izendapena 2004ko ekainaren 29an onartu zen.
 

 

218. OROIMENAREN LORATEGIA / EL JARDÍN DE LA MEMORIA

Auzoa: Amara Berri Oroimenaren lorategia Victor Hugo kalearen, Zorroaga pasealekuaren, Barcelona hiribidearen eta Renfeko trenbidearen artea...